XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
4.- OINARRIZKO KONTZEPTUEN DEFINIZIOAKMekanizazio-prozesuetan erabiltzen diren kontzeptu batzuen definizioak.
Piezak pieza-etxetik desmuntatu gabe, isolaturiko edo elkarturiko gainazal bat edo gehiago mekanizatzea da.
Piezak pieza-etxean duen kokaera berri bakoitza da.
Pieza-etxearen euskarriak EG erreferentzi gainazalekiko ezarri behar dira beste edozein gainazalekiko baino lehen, horrela zentrukidetasunak, paralelismoak, eta abar ziurtatuz.
Lanpostu batean pieza desmuntatuz edo desmuntatu gabe buruturiko eragiketa-multzoa da.
Faseak, konformazio-eragiketa handien izenez adierazten dira.
Torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, eta abar.
Fase batean zehar ondoz ondoko eragiketek pieza desmuntatzea eskatzen badute, piezak pieza-etxean har dezakeen ezarrera adina azpifasetan banatzen da.
Fabrikazioa amaitu arte piezak dituen mekanizazio edo maneiatze-faseen jarraipen logikoa da.
Produkzio-lantegian zehar pieza batek egindako bideari ibilbide deritzogu.
Fase desberdinak burutzen direneko lanpostuek zehazten dute.